emke@emkebanda.com 943 51 92 91

Errenteriako Musika Kultur Elkartea Banda

 

Zuzendariak: Alain Ayerdi Gurpegi eta Carlos Rodriguez Albistur                Musikoak: 58

 

     Errenteriako Musika Banda Euskal Herriko zaharrenetakoa da. 1864. urtean sortua 2014ean ospatu zuen 150 urteurrena “150 Urteurrena 1864-2014: Herri Bat, Banda Bat” lelopean, musika elkarte honek hainbat izen jaso ditu bere historia luzean zehar. Hasiera batean, “Sociedad Filarmónica” eta geri Udal Musika Banda (1943), horrela 1948. urtean egun duen izena hartu zuen arte: Errenteriako Musika Kultur Elkartea - EMKE

     Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandaren zuzendaritza izen handien ardurapean egon da: Teodoro Gamon, Hipolito Gezala, Jose Maria Iraola, Gabino Zarranz, Valentin Manso, Ignacio Ubiria, Jose Luis Mate, Aitor Mitxelena edo egun zuzendari dituen Carlos Rodriguez Albistur eta Alain Ayerdi Gurpegi. Aipagarria da ere zuzendari gonbidatu gisa Musika Bandak izan dituen Margarita Lorenzo de Reizabal, José Antonio Sainz Alfaro, Xalba Rallo, Jean Marie Guezala edota José Manuel Tife, besteak beste. Era berean, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandak, nazioartean ospea jaso duten musiko aipagarriak bildu ditu berean. Hala nola, Julian Lavilla piano-jotzaile eta konpositorea edo Korostola anai eta musiko ospetsuak.

     Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Musika Bandaren “curriculumean”, aipamen garrantzitsuak aurki ditzakegu: besteak beste, Zaragozako “Certámen Nacional de Bandas de Música” lehiaketan jasotako 2. saria 1969 urtean, Donostiako “Musika Hamabostaldian” (1995) (1998) eskainitako emanaldiak, Euskadiko Musika Banden Lehiaketan 1. saria 1995, MUSIKASTE jaialdian 1995 - 2014 urteetan zehar eskainitako emanaldiak edo Bordeleko Nazioarteko Azoka ospetsuan eskainitako kontzertuak. Musika Bandaren nazioarteko azken agerraldien artean, Lousadan, Oporton Portugalen eskainitako kontzertua aipatu beharra daukagu (2002),  eta guztien artean 2010 Parisko “La Cigale” antzoki ospetsuan eskainitako kontzertua Parisko “Anaiki Abesbatza” eta Solange Añorga sopranoarekin batera.

 

  1. urtetik aurrera, EMKEk, Musika Banden Alardea antolatu du, Euskal Herriko azken garaiotako ekitaldirik zaharrena. Bertatik, Iruñeako Musika Banda “La Pamplonesa”, Lousada (Portugal), Wiesbaden (Alemania), L’ Harmonie de Tulle (Frantzia), Irun, Deba eta Tafallako Musika Banda ospetsuak pasa direlarik.

 

  1. urtetik aurrera, EMKEk, biurteko maiztasunaz, Nazioarteko Konposizio Lehiaketa antolatzen du, “Musikagileak” Euskal Herriko konposatzaileen elkartearen eskutik. Saritutako lehen obra eta euskal konposatzaileen arteko obra sarituak, Musikasten eskainitako kontzertuan, estreinaldian eskaintzeko aginduarekin.

     Aipatu 2014. urtean ospatutako “150 Urteurrena 1864-2014: Herri Bat, Banda Bat” ekitaldietan kontzertu sinfoniko koral ahaztezinak programatu ziren. Agian aipagarriena, Donostiako Orfeoiarekin batera EMKE Musika Bandak eskainitakoa, J. A Sáinz Alfaroren zuzendaritzapean. Hortaz gain, EMKE Musika Bandak Oskorri taldearekin (2010) “Oskorri Banda Band” emankizunean eta (2014) “Pub Ibiltaria” kontzertu partehartzailean, Pirritx eta Porrotx (2014), Anaiki Abesbatza (2014), Easo Abesbatza (2014) eta (2015) Easo Abesbatzaren 75. Urteurren kontzertuan eta Koldo Mitxelena linguista-idazlearen 100. urteurren kontzertuan, Kukai Dantza Konpainia eta Xenpelar Bertso Eskolaren laguntzaz. 1971 urtetik hona, Andra Mari Abesbatzarekin Santa Zezilia zikloan. Landarbaso Abesbatzarekin 25. Urteurrenean (2016). Era berean, EMKE Musika Bandak elkartasun kontzertuak antolatzen ditu, Siriako errefuxiatuen alde ACNUR gobernuz kanpoko erakundearekin antolaturikoa, edo Trintxerpeko sutean kaltetutakoen alde antolaturikoa Musikene Banda Sinfonikoaren eskutik…

     Errenteriako Musika Bandak azken aintzatespena 2016ko “Euskal Herriko Unibertsitatea -Donostiako Orfeoia Saria: Musika Ibilbideari” sariaren bitartez jaso du. Musika elkartearen ibilbide luzea era ezin hobean saritu duena.