¨Eskerrik asko beti gurekin egoteagatik. Gaur zuentzako dira txaloak …¨
Bazkidetu zaitez orain !!
Gaur egun, 400 bazkide baino gehiagok osatzen dute elkartea. Haien laguntzari esker lortzen dugu arrakasta urtean zehar aurrera ateratzen ditugun proiektu musikaletan.
Musika eta haren ondarea maite duen eta haren kontserbazioa eta difusioa bultzatzen duen herriko jendeak, oso gertutik jarraitu izan du gure bandaren ibilbidea elkartea jaio zenetik. Hain izan dira garrantzitsuak, non bazkideengandik jaso dugun laguntza zuzenik gabe, ez ginateke inoiz gaur garena izatera iritsiko, gure hiriko elkarte garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere.
EMKEbandaren bazkide izateak, kontzertu bakoitzean gure taldeko beste musikari bat bazina bezala jokatzea dakar. Zuzendariak besoak jaso, musikariak prest daudela ziurtatu, bazkideak ere prest dauden egiaztatu eta … bat, bi, hiru, has dadila obra.
Urtean zehar burutzen diren kontzertuetan, bazkideek sarrera badutela bermatzen da eta sarrerak lehiatiletan saltzen direnean, aldiz, deskontua edukiko dute. Gainera, urteko balantzea ezagutu eta haren inguruko iritzia eman nahi izanez gero, urteroko batzordeetara joateko duten eskubideari buruzko eta elkartearen jarduerei buruzko informazioa duen kontua era badugu.
Ez itxaron gehiago eta goza itzazu zuk ere bazkide izateak dakartzan abantailak !!